BALIABIDEAK/ NOLA EGITEN DA?





SARRERA BATEAN IRUDIA TXERTATZEN


.Modu desberdinak daude:
  • Ordenagailuan gordeta dagoen irudi bat igo eta txertatzea.
  • Blogean bertan gordeta dagoen irudi bat txertatzea.
  • Interneten dagoen irudi bat txertatzea.
  • Web-argazki batean dagoen irudi bat txertatzea.
  • Eskuko telefonotik zuzenean txertatzea.



Zirrikitutik blogera linkatu dut.

 NIRE BLOGAREN IZENBURUA ERDIRATZEA

Gure bloga osatzen ari gara eta konturatzen gara Izenburua ezkerraldean geratu zaigula. Ez da tamainaren kontua soilik. Batzutan tamaina aldatzearekin eta handitzen dugunean nahiko zentratuta gelditzen bazaigu ere, badago beste modu erraz bat.
Horretarako hementxe dituzu urratsak:

1. Joan Txantiloia atalera.Klikatu pertsonalizatu. 
2. Aurreratua atalean sartu.
3. Mugitu barra eta bilatu gehitu CSS a
4. kopiatu kodigo hau eta txertatu bertan:


.header .widget {
 text-align:center;}
.header img {margin:0 auto;}


5. Azkenik INTRO eman eta ikusiko duzu nola dagoen orain izenburua zentratuta.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina